Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateko Sugaar ikasleen euskal kultur mintegiak euskara sustatzeko eguna antolatu du

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateko Sugaar ikasleen euskal kultur mintegiak euskara sustatzeko eguna antolatu du

2011/03/24 - Unibertsitatea.net
Martxoaren 31an antolatutako ekitaldian unibertsitatean euskara eta euskal kultura bultzatzea da ikasle taldearen helburua.

Bilboko Deustuko Unibertsitateko ikasleen Sugaar Euskal Kultur Mintegiak Euskara Sustatzeko Eguna antolatu du martxoaren 31an.

Ekimenaren leloa "Txikitasunaren handitasuna" da eta bertan euskararen bizitzaren gaineko metafora egingo da: haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa.

Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan egingo dute 12.15etan eta 30 minututako iraupena izango du.