Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskararen astearen barruan "Ikerketa, euskara eta dibulgazioa: irtenbideak" tailerra antolatu du Mondragon Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Euskararen astearen barruan "Ikerketa, euskara eta dibulgazioa: irtenbideak" tailerra antolatu du Mondragon Unibertsitateak

2011/11/29 - Unibertsitatea.net
Hirugarren urtez, Mondragon Unibertsitatean euskararen astea ospatzen da. Hiru fakultateetan hainbat ekintza egingo dira euskararekin lotutakoak, abenduaren 1ean eta 2an.

Aste guztian zehar, Mondragon Unibertsitateko ikasleek Garabide Elkarteak euskararen berreskuratzeari buruz egin duen dokumentalaren zati bat ikusiko dute eta ondoren, fakultate bakoitzean jarriko den hormairudian, dokumentalak iradoki dien mezu, esaldi edo kontzeptuak idatziko dituzte.

Abenduaren 1ean, Ikerketa, euskara eta dibulgazioa: irtenbideak tailerra egingo da. Horretarako, fakultate guztietako ikerlariak elkartuko dira eta hurrengo urteetan euskarak ikerketan presentzia handiagoa izateko ekintzak zehazten saiatuko dira.

Bestetik, abenduaren 2an ekitaldi ludikoak ere izango dira fakultateetan: Olinpiadak egingo dira Goi Eskola Politeknikoan, Mihiluze jolasa HUHEZIn eta bertso bazkaria Enpresagintzan.