Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskara babestu eta indartzeko arkitektura juridiko berri bat beharrezkoa da
Erabiltzailearen akzioak

Euskara babestu eta indartzeko arkitektura juridiko berri bat beharrezkoa da

2015/02/06 - Unibertsitatea.net
150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan.

Parte hartze, ideia berri eta ekarpen interesgarriz betetako bi egun izan dira Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa Tolosaldean ezagutu eta Katalunia eta Balear Uhartetako egoerak aztertu dituzte, besteak beste.

Jardunaldiaren amaieran, parte hartzaileak taldeka bildu eta kasu praktiko bat proposatu zaie. Kasu bakoitzean euskara babesteko egin beharrekoez hausnartu behar izan dute, eta ondoren, gainontzekoekin elkarbanatu.

Hori guztia borobiltzeko, bi egunetan zehar landutakoaz ateratako ondorio eta erronkak aurkeztu ditu batzorde akademikoak. Horien artean azpimarragarriena, arkitektura juridiko berri baten beharra dagoela izan da, bide horretatik euskara babestu eta indartzeko helburuarekin.

Beste ondorioetako bat, gune euskaldunen egoera soziolinguistikoan atzerakada bat jazo dela izan da, udalerri horietan izandako aldaketa sozioekonomikoak eta soziokulturalak arrazoi. Horren erronka, beraz, politika berezituak abiaraztea litzateke, beti ere, Udalerri euskaldunek hizkuntzaren normalizazioan duten estrategikotasuna kontuan hartuta.

Balorazio oso onak jaso dira jardunaldiaren ostean, datu interesgarriak mahaigaineratu dira, baita ideia eta proposamen hausartak ere. Orain euskararen babesteko indarrez lan egitea tokatzen da.

Hemen uzten dizuet, nahi izanez gero, ondorio eta erronka guztien laburpena: Euskara babestu eta indartzeko arkitektura juridiko berri bat beharrezkoa da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari