Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaltzaletasuna eta feminismoa

Dokumentuaren akzioak

Euskaltzaletasuna eta feminismoa

2018/12/05 - Unibertsitatea.net
Ikastaroa urtarriletik maiatzera bitartean antolatu diren 5 saiok osatuko dute. UEUk, Jakin Aldizkariak, Gabriel Aresti Euskaltegiak eta Bilboko Kafe Antzokiak antolatu dute.

"Euskaltzaletasuna eta feminismoa. Zer ikasi, hura elikatu" ikastaroa antolatu dute UEUk, Jakin Aldizkariak, Gabriel Aresti Euskaltegiak eta Bilboko Kafe Antzokiak elkarlanean.

Bost saiok osatutako ikastaroa da eta urtarrilaren 28tik maiatzaren 27ra bitartean emango dira Bilboko Kafe Antzokian. Antolatzaileen esanetan "hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz. Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira. Euskaltzaletasuna eta feminismoa dira ahalduntzearen bi alabak".

Hauxe da prestatu duten egitaraua:

URTARRILAK 28, astelehena:

  • 1. saioa: Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea. Idurre Eskisabel Larrañaga (kazetaria, UPV/EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre Dorronsoro (Jakineko zuzendaria). Saio honetan izena emateko: 1. saioa

 

OTSAILAK 25, astelehena:

  • 2. saioa: Euskara eta generoa gurutzatzen direnean. Aizpea Otaegi Mitxelena (Elhuyar aholkularitza) eta Jaime Altuna Ramirez (Gizarte antropologoa). Saio honetan izena emateko: 2. saioa.

 

MARTXOAK 25, astelehena:

  • 3. saioa: Euskara eta emakumea, genealogia/begirada feminista bat. Saioa Iraola Urkiola (Bilgune feminista). Saio honetan izena emateko: 3. saioa.

 

APIRILAK 29, astelehena:

  • 4. saioa: Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen. Itziar Gandarias Goikoetxea (Psikologo soziala, Deustuko Unibertsitateko irakaslea). Saio honetan izena emateko: 4. saioa.

 

MAIATZAK 27, astelehena:

  • 5. saioa: Euskara ez-sexistarako bidea. Amelia Barquín Lopez (Kulturartekotasunean aditua, MU HUHEZIko irakaslea). Saio honetan izena emateko: 5. saioa.
  • Amaiera ekitaldia. Bertso-antzerki: "Erradikalak ginen". Ane Labaka Mayoz eta Bea Egizabal Ollokiegi.

 

Informazio guztia HEMEN.