Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EuskalNatura taldearen web gune berria martxan
Erabiltzailearen akzioak

EuskalNatura taldearen web gune berria martxan

2012/04/19 - Unibertsitatea.net
EuskalNatura EHUko biologia ikasleen artean sorturiko taldea da. Duela bost urte sei biologiako ikasle hasi ziren webgune bat egiten, interneten zegoen euskerazko naturari buruzko informazio eskasia ikusita. Orain www.euskalnatura.net berritua martxan jarri dute.

Laster hasi zen jende gehiago sartzen taldera eta urtebeteren buruan 15 kide inguru ginen. Modu horretan, webgunea itxura hartzen joan zen eta internetez kanpo ere ekintzak antolatzen hasi ginen. Gaur egun 20 kidetik gora gara eta, bereziki web-guneak, indar handia hartu du. Urtarrilean UEUko Natur Zientziak atalaren gidaritza ere hartu genuen eta elkarte horren parte gara ordutik.

 

Iaz, webgune zaharraren arazoez jabetuta, informazioa modu antolatuagoan eskaintzeko aukera emango zigun webgunea eraikitzen hasi ginen. Webgune berrian, zaharrean dagoen informazio pilotik asko sartu dugu eta baita beste hainbat gauza ere. Horrez gain, askoz ordenatuagoa da eta erabiltzeko oso erraza.

 

Hainbat atal izango ditu webgune berriak, hala nola: onddo, animalia eta landareen fitxak; Euskal Herriko naturguneen fitxak; erreportajeentzako atal bat; argazki-galeria; deskargatzeko liburu eta dokumentuak; webgune interesgarrien estekak eta Euskal Herriko natur taldeei buruzko informazioa; naturako gaiei buruz jarduteko eztabaidagune bat…

 

Aste honetatik aurrera, www.euskalnatura.net webgunera sartzen denak web berriaz gozatu ahal izango du.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari