Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaljakintza Edublogs Estatu mailako sarietan txapeldun

Dokumentuaren akzioak

Euskaljakintza Edublogs Estatu mailako sarietan txapeldun

2007/05/14 - Unibertsitatea.net
Euskaljakintza bloga, batxilergoko 2. mailako Euskara irakasgaia lantzeko sortu zen duela 2 urte.

Estatu mailan antolatu den I. Premio Espiral Edublogs saria Euskaljakintzak irabazi du,  "Blogs de Aula" atalean.

Euskaljakintza  batxilergoko 2. mailako Euskara irakasgaia lantzeko duela urte bi sortu zen bloga da. Ordiziako Jakintza Ikastolakoek hainbat helburururekin sortu zuten: teknologia berriek eskaintzen zituzten aukerak aprobetxatzeko, irakaskuntza aktiboa bultzatzeko, irakasle-ikasle rolak aldatzeko, talde lana eta kohesioa lantzeko...

Harrez gero, ikasle eta irakasleak fin ari dira blogean lanean eta euskaljakintza euskal blogosferan oso ezaguna izateaz gain, saritua ere izan da.

Zorionak euskaljakintza!