Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun informazio-iturri nagusiak aztertu ditu Umap-ek
Erabiltzailearen akzioak

Euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun informazio-iturri nagusiak aztertu ditu Umap-ek

2016/10/21 - unibertsitatea.net
Azterketatik atera duten ondorioa da euskaldunok Twitterren euskarazko hedabideen bitartez informatzen garela nagusiki edo zehatzago esanda, euskarazko hedabideen informazioa partekatzen dugula nagusiki.
Euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun informazio-iturri nagusiak aztertu ditu Umap-ek

Umap

Umap-ek euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun domeinu eta informazio-iturri nagusien azterketa egin berri du. Horretarako, euskal Twitterlarien komunitateak 2016ko lehen seihilekoan bota dituen txio guztiak (3,3 milioi txio) jaso eta aztertu dituzte. 50.000 txiolari euskaldun potentzial aztertu dituzte. Horietatik euskaraz jardun dutenak filtratu eta aztertu dituzte (14.500 txiolari), eta euren txioetan partekatu dituzten esteka eta domeinu guztiak jaso eta aztertu dituzte.

Azterketatik atera duten ondorioa da euskaldunok Twitterren euskarazko hedabideen bitartez informatzen garela nagusiki. Edo zehatzago esanda, euskarazko hedabideen informazioa partekatzen dugula.

Datu guztiak biltzen dituen kalkulu-orri originala ere zabaldu dute. Norberak bere ondorioak atera ditzan.

Duela 6 urte jaio zen Umap.eus erreminta, Codesyntax enpresaren eskutik. Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzea du helburu. Azterketa automatikoak dira denak eta besteak beste,  Twitterreko "euskaldunon komunitatea definitzen" saiatzen dira (Umap.eus/rankingak), euskara-erabilera neurtzen (Umap.eus/artxiboak), euskarazko uneko joerak edo Trending Topicak argitaratzen dituzte (Umap.eus/joerak) eta euskaldunok partekatzen ditugun iturriak ere biltzen dituzte (Umap.eus/iturriak). 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari