Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskalaklip" bideo lehiaketa antolatu du Korrikak

Dokumentuaren akzioak

"Euskalaklip" bideo lehiaketa antolatu du Korrikak

2011/01/19 - Unibertsitatea.net
17. Korrikaren baitan Ikus-entzunezko sorkuntzari txokoa egin diote eta "Euskalaklip" bideo lehiaketa antolatu dute.

2011n Korrikaren 17. edizioa antolatuko da eta aurten ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi izan diote. Hori dela eta, Euskalaklip bideo lehiaketa antolatu dute.

Bideoek bideo-klip formatua izan beharko dute, 3 minutuko iraupena gehienez eta gutxienez behin erabili beharko da Korrikaren aurtengo leloa: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari. Parte hartzaileei gainera, derrigorrez erabili beharreko 3 segundoko bideo sarrera helaraziko zaie.

Lanak otsailaren 25a aurretik aurkeztu behar dira. Informazio guztia Euskalaklipen duzu.