Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Zine eta Bideo Bileraren 30. edizioa egingo da aurten

Dokumentuaren akzioak

Euskal Zine eta Bideo Bileraren 30. edizioa egingo da aurten

2007/06/11 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 19tik 24ra egingo da Lekeition eta lanak aurkezteko epea irailaren 12an bukatuko da.
Euskal Zine eta Bideo Bilerak (EZBB) helburu bakarra izan du 1978an sortu zenetik: euskaraz egiten diren ikus-entzunezko obrak jendeari erakustea eta zabaltzea. Aurten gainera, aurkezten diren lan guztiak interneten jarriko dira.

Azaroaren 19tik 24ra antolatuko da Lekeition eta bideo egileek lanak irailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Parte hartzea irekia da eta izena emateko inskripzio orri hau bete behar duzu duzu. Parte hartzeko argibideak ere hemen aurkituko dituzu, besteak beste: lanak euskaraz izango dira, DVD formatuan aurkeztu behar dira eta ez dira 30 minutu baino luzeagoak izango.

Sariak, sailaren arabera, 600€tik hasi eta 1.300€ bitartekoak izango dira.

Argibide guztiak EZBBko web gunean aurkituko dituzu.