Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal zientzialariei aurpegia jarriko diete Zientzia Kaieraren bideo-elkarrizketek

Dokumentuaren akzioak

Euskal zientzialariei aurpegia jarriko diete Zientzia Kaieraren bideo-elkarrizketek

2014/02/24 - Unibertsitatea.net
Orotara, hamar elkarrizketa izango dira, eta gaurkotasun gaiak ardatz hartuta, ezagutza zientifikoa ezagurataztea izango dute helburu.
Euskal zientzialariei aurpegia jarriko diete Zientzia Kaieraren bideo-elkarrizketek

Irudia: Zientzia Kaiera

Zientzia Kaiera zientziari eta teknologiari buruzko gaiak lantzen dituen webguneak ekimen berri bat antolatu du Euskal Herriko zientzialarien berri emateko: Zientzialari izeneko atalean, ikertzaileei egindako elkarrizketa pertsonalak jasoko dituzte iruditan.

Era horretan, zientzialarien aurpegia jartzean gain, haien egunerokoa ezagutarazi nahi dute, betiere gaurkotasunaren ikuspuntutik. Hori gutxi ez, eta zientzialarien ibilbide profesionalaz eta ezagutza zientifikoaren garrantziaz hitz egiteko tartea ere hartuko du Zientzia Kaierak.

Lehen elkarrizketa Onintze Salazar Euskalmet agentziako metereologoari egindakoa da. Hitz-aspertua egiteko gaia, ostera, Euskal Herriko kostaldean azken asteotan izandako denboralea izan dute. Momentuz, hamar elkarrizketa egiteko asmoa erakutsi dute.

(Iturria: Zientzia Kaiera)