Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Informatikariak Donostian bilduko dira gaur UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak deituta
Erabiltzailearen akzioak

Euskal Informatikariak Donostian bilduko dira gaur UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak deituta

2007/05/10 - Unibertsitatea.net
Bilkuraren gai nagusia aurten, Web 2.0 izango da, eta 250 bat lagun bertaratuko dira.

UEUko Informatika Sailak seigarrenez antolatu du Euskal Informatikari Euskaldunen Bilkura, aurten bigarrenez Miramon Enpresa Digitalarekin batera.

Web 2.0 izango da bilkuraren gai nagusia. Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei azaltzeko aukera ere izango da.

Gaur goizeko 8.45etan hasi eta arratsaldeko 18.00ak bitartean 250 bat pertsona batuko dira Donostiako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusian. UEUko Informatika Sailaren deialdiak aurten ere izan du oihartzuna euskal gizartean.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari