Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu duten bi auzolandegi antolatu dituzte udarako

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu duten bi auzolandegi antolatu dituzte udarako

2014/05/23 - Unibertsitatea.net
"Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila" eta "Nafarroako mugak Erdi Aroan" dira antolatutako barnetegiak eta bereziki 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira.

Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu duten bi auzolandegi antolatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Esan bezala bi dira udarako antolatutako barnetegiak:

 

Auzolandegien helburua da gazteak auzolanaren dinamikara hurbiltzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea, eta bereziki 18-30 urte arteko gazteei zuzendutakoak dira.

Irakasle lanetan arituko dira besteak beste Francisco Etxeberria UPV/EHUko irakasle eta antropologoa, Lourdes Herrasti Osteoarkeologian aditua, Juantxo Agirre-Mauleon arkeologoa, Juanjo Arrizabalaga arkitektoa eta Aitor Pescador historialaria.

Euskara hutsean antolatutako auzolandegiak dira eta bertan izena emateko epea irekita egongo da ekainaren 27ra arte. Informazio guztia UEUren webgunean duzue.