Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko geologiara hurreratzeko dibulgaziozko dokumentala estreinatuko da datorren astean: "Lurraren bidean"

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko geologiara hurreratzeko dibulgaziozko dokumentala estreinatuko da datorren astean: "Lurraren bidean"

2018/01/25 - Unibertsitatea.net
Ikus-entzunezkoak Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteetara bidaiatu eta gure egungo paisaia ulertzen lagunduko digu. Otsailaren 1ean (osteguna) estreinatuko da Kultur Leioan, arratsaldeko 19etan.
Euskal Herriko geologiara hurreratzeko dibulgaziozko dokumentala estreinatuko da datorren astean: "Lurraren bidean"

Irudia: Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkartearen eta UPV/EHUren gidaritzapean "Lurraren bidean" dibulgaziozko dokumentala ekoitzi da.

Ikus-entzunezkoak Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteetara bidaiatu eta gure egungo paisaia ulertzen lagunduko digu: "milioi urtetan zehar bidaiatuz, itsaso tropikaletik glaziarretara pasaz, itsas sakoneko eremuetatik laku ertzetara irristatuz, bizi gareneko lurrari argia emanez".

Ekimenaren helburua dokumentala ahalik eta gehien hedatzea da. Hori dela eta, ikastetxeetan banatuko da material didaktiko moduan erabiltzeko. Halaber, aurkezpen ekitaldira hurreratutakoei ere banatuko zaie.

Kultur Leioan izango da "Lurraren bidean" dokumentalaren aurkezpena, otsailaren 1ean (osteguna), arratsaldeko 19etan. Sarrera doakoa da.

 

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.