Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko GeoGebra Institutuak bloga ireki du 'Unibertsitatea.net'-en

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko GeoGebra Institutuak bloga ireki du 'Unibertsitatea.net'-en

2014/05/08 - Unibertsitatea.net
Blogaren helburu nagusiena da matematikaren irakaskuntzan software dinamikoaren erabilera sustatzea.

Euskal Herriko GeoGebra Institutuak Euskal Herriko GeoGebra Institutua izeneko bloga ireki berri du Unibertsitatea.neteko blog komunitatean. Era horretan, matematikaren irakaskuntzan software dinamikoaren erabilera sustatzea du helburu. Izan ere, elkarte horren helburu nagusietako bat da software horren euskarazko bertsioa kudeatzea.

Euskal Herriko GeoGebra Institutua urtarrilean hasi zen lanean. Nazioarteko GeoGebra Institutuaren tokiko elkartea da, eta UEUren baitan sortutakoa. Matematikaren irakaskuntzarako materialak sortu eta partekatzea du ardatz institutu horrek, baina baita matematikaren didaktikan prestakuntza iraunkorra eta ikerketa sustatzea ere. Hori horrela izanik, aldian aldian, institutuak sortzen dituen materialak igoko dituzte, eta prestakuntza ikastaroei buruzko informazioa ere emango dute.

Irakaskuntzako etapa guztietako matematika irakasleei zuzendurik dago bloga, eta irakasle horiek guztiek libre dute blogean eskegitako material guztia erabiltzeko. Baina materiala igo, eta besteek partekatzeko eskuragarri jartzeko aukera ere eskaintzen zaie. Gainera, Euskal Herriko GeoGebra Institutuan parte hartu nahi duen orori, UEUko Matematika Sailarekin (matematika@ueu.org) harremanetan jartzeko gonbita egin diete.