Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea behar du
Erabiltzailearen akzioak

Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea behar du

2007/01/19 - Unibertsitatea.net
Patxi Abasolo Lopez, UEUko zuzendari ondokoa eta Nazio Eztabaida Guneko kideak honako iritzi artikulu hau idatz du Gara egunkarian.


Gara. Unibertsitatea funtsezko azpiegitura da herri baten biziraupenerako. Izan ere, Unibertsitatea herritarren goi-mailako prestakuntzarako eta herri horren kultura, hizkuntza eta identitatearen transmisio, garapen eta ikerkuntzarako lehen mailako tresna soziala da. Munduan ez dago hizkuntza eta kultura garaturik unibertsitate propiorik ez duenik.

Gure artean, unibertsi- tateen lehen urrats xume- ak XII. mendean koka daitezke. Handik hona, urratsak etengabeak izan diren arren, euskararen eta euskaldunen beharrak aseko lituzkeen unibertsitatea sortu gabe da oraindik. Zein da, bada, gaurko egoera?

Bat. Euskal Herriko unibertsitateak inguru hurbileko estatuetako unibertsitate-egituretan banaturik daude, eta horiek guztiak, publikoak zein pribatuak, berezitasunak berezitasun, unibertsitate espainol eta frantsesen eredukoak dira.

Bi. Euskal Herriak ez du eskuduntza osoa unibertsitatean. Hego Euskal Herrian unibertsitateak sortzeko eta, neurri batean, kude- atzeko eskumenik badago ere, alderdi akademikoa estatuaren eskuduntza da.

Hiru. Horrela, Euskal Herriko titulazioak eta unibertsitate-ikasgaien garapena estatuen menpekoa da neurri handian.

Lau. Unibertsitate espainolek eta frantsesek beretzat hartzen dute Euskal Herriko barrutia eta ez dute errazten berezko antolamendua.

Egoera honen ondorioz, Euskal Herriak goi-irakaskuntzan zein ikerkuntzan dituen beharrak ase gabe daudela esaten dugu.

Irakaskuntzari dagokionez, ez dago curriculum propiorik ez eta eredu pedagogiko propiorik ere, eta gaur egungo unibertsitateetan formatzen diren titulatuen profila ez da geure herrian behar duguna. Hau da, ez dago Euskal Herriaren behar sozial, ekonomiko eta kulturalen arabera hezitako soziologorik, abokaturik, ingeniaririk edota fisikaririk, beren formakuntza era autodidaktan osatu dutenen kasuan ez bada. Herriaren garapena baldintzatu egiten da, eta euskararen normalkuntza-prozesuan oso modu ezkorrean eragiten du.

Ikerkuntzari dagokionez, beste horrenbeste. Ikerkuntza-lerroak ez daude Euskal Herriak etorkizunari begira dituen behar sozial, ekonomiko eta kulturalak asetzera bideraturik, ikertzaile jakin batzuek beren boronda- tez egindako ahaleginen kasuan ez bada.

Hala ere, Unibertsitatea hori baino askoz gehiago ere bada: titulazioak, ikerketa, prospekzioa, ezagutza, pentsamenduaŠ Herri baten garapenerako motorrik garrantzitsuenetako bat.

UEUk Unibertsitate berriaren oinarrizko ezaugarriak zehaztu zituen 2005. urtean: 1) Euskaldunen unibertsitate eleanitza. 2) Euskararen hizkuntza-komunitatea eratzeko eta gara- tzeko erakundea. 3) Gizartearen parte-hartzearen sustatzailea, herriaren zerbitzura dagoena eta demokratikoa. 4) Europako unibertsitate-esparruan homologarria. 5) Euskal Herriaren eraketa soziopolitikorako lagungarria. Azken honi dagokionez, tamalez, Euskal Herriaren erakundetze prozesuan ez dago herri osoaren erakunde bakar bat Euskal Unibertsitatearen izaera publikoa berma dezakeenik. Alderdi honetan Euskal Unibertsitateak Euskal Herriaren erakundetze prozesu horretan lagundu behar du.

Beraz, Euskal Unibertsitatea funtsezko elementua da gure herriaren biziraupenerako. Eta horregatik, hain zuzen ere, bere eraikuntza ezin da gizartearen beharretatik at ulertu. Honela, gai honetan zer esanik duten beste erakundeekin elkarlana bultzatzen ahalegintzen eta ahaleginduko gara. Proiektu honekin bat datozen sektoreekin elkarlanean, UEUk aldarrikapenetik harago joan eta Euskal Unibertsitatea gauzatzearen alde egiteko asmo sendoa baitu. 


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari