Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskalerria irratiak NUPetik egingo du biharko irratsaioa
Erabiltzailearen akzioak

Euskalerria irratiak NUPetik egingo du biharko irratsaioa

2007/12/12 - Unibertsitatea.net
Irratiaren 20. urteurrena ospatzeko ekintzetako bat da biharkoa eta bertan parte hartuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleek eta ikasleek.
Iruñerriko Euskalerria Irratiak biharko irratsaioa (abenduak 13) NUPetik egingo du zuzenean.

Irratsaioa, unibertsitateko 019 gelan egingo da eta bi saioren emanaldia jarraitzeko aukera egongo da:
      • "Pasa hitza" (10.00-12.00)
      • "Arratsalde.on" (17.00-19.00)

Irratsaioa zuzenean jarraitu nahi duenarentzat ateak saioa hasi baino ordu bete lehenago irekiko dira. Bestela, 91.4 FMn jarraitu daiteke.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari