Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Hedabideen Behategira batuko da UEU

Dokumentuaren akzioak

Euskal Hedabideen Behategira batuko da UEU

2017/12/04 - unibertsitatea.net
Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria aurkeztuko dute Durangoko Azokan

Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan, argitaratzen duen hirugarrena. Argitalpena euskal komunikazioaren alorrean gertatukoari begirada sakona emateko sortu zen, eta amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika ez ezik, ikus entzunezkoaren sektoreak eta testuinguru sozioekonomikoak ezarritako baldintzak aztertzen ditu argitalpen berrian. Horiez gain, gogoetarako bi kutxa handi irekiko ditu: komunikazio-espazioa eta ingurune digitala.

Urtekaria aurkezteko ez ezik, aurrerantzean Behategiak izango duen kide berriaren onarpen ekitaldi ofiziala ere egingo da. Orain arte Hekimen Euskal Hedabideen elkartea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea izan dira Behategia osatu duten erakundeak, eta Udako Euskal Unibertsitatea batuko zaio orain.

Iazko urtarrilean abiatu zuen ibilbidea Behategiak (www.behategia.eus), sektorearen eta akademiaren arteko lankidetza espazio gisa. Orain, kideen esanetan, "Udako Euskal Unibertsitatearen gehitzeak elkarrekin eraginez lanean jarraitzeko aupada dakar behatoki honetara". Elkarrekintza horren lehen emaitza da, hain zuzen, aurten hirugarren aldiz osatu duten 2017ko euskal hedabideen urtekaria.

Iturria: Behategia

Etiketak: ueu behategia