Erabiltzailearen akzioak
"Euskal Gramatika Sarean"
UPV/EHUk, Euskal Gramatika Sarean ekimena abiaraziko du 2010. urterako unibertsitateko Euskara Institutuaren bidez.
Euskararen entziklopedia bat izango omen da eta hizkuntzaren deskribapen klasikoaz gain (fonetika/fonologia, morfologia, sintaxia...), lexikografia, hizkuntzaren historia, hizkuntzaren eskurapena, hizkuntzaren prozesamendua, euskararen egoera eta erabilpenari buruzko datuak ere bilduko ditu besteak beste.
Euskal Gramatika Sarean, Euskararen Institutuak martxan dituen beste bi hiztegien proiektuaren barne ulertu daiteke: Hiztegi Batua Euskal Prosan eta Egungo Euskararen Hiztegia.
Dokumentuaren akzioak