Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal film laburren Huhezinema 2016 jaialdia abian

Dokumentuaren akzioak

Euskal film laburren Huhezinema 2016 jaialdia abian

2016/03/16 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen duten jaialdiak hiru eguneko egitaraua abiatu du gaur.

Huhezinema 2016, euskal film laburren IX. jaialdiak gaur ekin dio aurtengo ediziori. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek martxoaren 16tik 18ra bitartean.

104 film labur aurkeztu dira bederatzigarren edizio honetara; eta, orotara, 4.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketan.

Hiru sail ofizialetan banatu dituzte aurtengo lanak: Goiena saria (10 finalista), MUko ikasleen saria (11 lan finalista) eta Basque Culinary saria (3 lan finalista). Bestalde, sail ofizialetatik kanpo, Ikusleen saria ere egongo da.

Honakoak dira sail ofizialetako saria eskuratzeko hautatuak izan diren lanak: Cenizo (Jon Mikel Caballero), Napoleón y yo (Ander Duque), Dantzariak (Axier Salazar), Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón), Hartz txiki (Uraitz Soubies), Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo), Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera), Duellum (Tucker Dávila Wood), I said I ́d never talk about politics (Aitor Oñederra) eta Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista).

Huhezinema 2016 egitaraua

Martxoak 16, asteazkena

09:30 - 10:30: Nazioarteko film laburren emanaldia

11:00 - 13:00: Master Class: Pikadero filma, Ben Sharrock eta Irune Gurtubairen eskutik

Martxoak 17, osteguna

14:30 - 17:30: MUko ikasleen eta Basque Culinary saila

Martxoak 18, ostirala

17:00 - 20:00: Finalisten emanaldia

20:00 - 20:30: Sari banaketa

21:00 - 22:00: Luntxa Orly tabernan

22:00 - 23:00: Kontzetua Orly tabernan