Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Elikaduraren Ikerkuntzarako XVIII. Felix Mocoroa Saria Bizkaitar saltsari buruzko lan bati eman diote
Erabiltzailearen akzioak

Euskal Elikaduraren Ikerkuntzarako XVIII. Felix Mocoroa Saria Bizkaitar saltsari buruzko lan bati eman diote

2011/01/14 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUk antolatu duen Euskal Elikaduraren Ikerkuntzarako XVIII. Felix Mocoroa Saria Bizkaitar saltsari buruzko lan bati eman diote.

Egilea UPV/EHUko Ostalaritza Eskolako ikasketa-buru izandako José Angel Iturbe izan da. Bere esanetan "Bizkaitar saltsaren inguruan giro misteriotsu samarra zegoen eta bibliografia eta erreferentzia idatzien laguntzaz misterio hori argitzen joan naiz. Material idatzi asko zegoen. Hori dena berreskuratu eta antolatu dut, datozen belaunaldiei testigantza bat uzteko, euskal sukaldaritzan gertatzen zena ezagutzeko baliagarri izango zaiena".

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari