Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal doktrina juridikoari buruzko hitzaldia Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik
Erabiltzailearen akzioak

Euskal doktrina juridikoari buruzko hitzaldia Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

2012/03/08 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak "Euskal Doktrina Juridikoa (XVI-XVIII mendeetan): Historia, Mitoak eta Zuzenbidea" hitzaldia antolatu du martxoaren 13an XII. Historia Jardunaldien baitan. Jon Arrieta, EHUko Zuzenbidearen Histioriako Katedraduna izango da hizlaria.

Hitzaldi honen helburua da, funtsean, aztertzea nola euskal lurraledeek eraiki zuten beren Doktrina Juridikoa eta Pentsamendu Politikoa, aro berri edo modernoan (Aintzin Erregimenean). Lurralde horien artean bereziki, eredu gisa eta kasu argiena eta interesgarriena delako, Bizakaia hartuko dugu, besteekin ere konparazioak eginez. Gaia zuzenbidean kokatzen da, instituzio juridiko eta politikoen alorrean, baina historiak eta mitoek ere badute bere tokia, doktrina juridikoaren oinarrian kokatzen direlako eta ikusmolde kolektibo bat mamitzeari begira, iraganaren irudia eskaintzen dutelako. Hori guztia, esan bezala, eraiki egin behar izan zen, eta gero azaldu, adierazi, testu eta autore jakin batzuen bitartez. Legelari hauek azalduko dira hitzaldian, eta bereziki baloratuko da sistema juridikoaren defentsan egin zuten lana.

Hitzaldia martxoaren 13an izango da, arratsaldeko 19:30etan Aranzadi Zientzia Elkartean (Zorroagagaina, 11. Donostia).

2012ko Historia Jardunaldiak. Sakatu hemen.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari