Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal antzerkiaz arituko dira Biarritzen
Erabiltzailearen akzioak

Euskal antzerkiaz arituko dira Biarritzen

2007/04/30 - Unibertsitatea.net
Pantxika Maitiak Daniel Landart elkarrizketatuko du datorren maiatzaren 5ean.

Biarritzeko Mediatekan datorren maiatzaren 5ean, Euskal Kultur Erakundeko (EKE) langilea den Pantxika Maitiak Daniel Landart elkarrizketatuko du Euskal antzerkiaren gainean.

Daniel Landart berrogei urte hauetan, euskal kultur munduan dabil eta bereziki antzerki mundua oso ondo ezagutzen du. Piarres Larzabal eta Telesforo de Monzon idazleen eskolakoa, iparraldeko antzerki amateurrari bultzada garrantzitsua eman zion 1970. hamarkadan, antzerkilari, idazle eta hainbat taldeen sortzaile eta zuzendari gisa.

Elkarrizketaren ostean, Biarritzeko Maite dugulako tailerreko antzezleek 3 zati antzeztuko dituzte.

Hitzordua, maiatzaren 5ean, arratsaleko 16.00etan, Biarritzeko Mediatekan izango da.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari