Iparraldeko euskara eta euskalkien egoera aztertuko dute Deustuko Unibertsitatean
Jardunaldia apirilaren 17an (osteguna) izango da Deustuko Unibertsitatean.
Eusko Ikaskuntzak Euskara eta euskalkien egoera Iparraldean gaur jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitatean.
Hiru hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira eta Lapurteraren, Behe-nafarreraren eta Zubereraren berezitasunez eta egoeraz gain, Iparraldeko euskararen etorkizunaz arituko dira.
Egitaraua hemen duzu.