Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europear Batasunari buruzko ikerketa jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Europear Batasunari buruzko ikerketa jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean

2010/09/24 - Unibertsitatea.net
Irailaren 27a eta 28an Deustuko Unibertsitatean Europar Batasunari buruzko ikerketa jardunaldiak egingo dira. Bertan, Europar Batasuneko aldaketa klimatikoaren politika aztertuko da.

Jardunaldi hauetan erronka globalak, nazioarteko konpromisoak eta estrategia bateratuak aztertuko dira. Topaketa hauen helburua Deustuko Unibertsitateko Europear Ikerketa eta Integrazio Taldeak Europako zein ipar Ameriketako beste ikertzaileekin egin duten proiektuaren berri ematea da.