Dokumentuaren akzioak
Europarako Kimikako 200 irakasle bilduko dira Donostian
Gaurtik hasi eta ostirala bitartean Europar batasuneko 200 Kimika
irakasle inguru batzartuko dira EHUren Donostiako campusean Kimika
Europarraren
Sare Telematikoaren Elkartearen urteroko bilera egiteko. Bilera honek
europar
esparruan Kimikako irakaskuntzaren proiektuen garapenerako norabideak
finkatzeko balioko du, bai eta garapen hori aurrera eramateko taldeak
sortzeko
ere.
Elkarte hau (www.ectn-assoc.org) Belgikan sortu zen 1996. urtean
Europako hainbat
unibertsitateko irakasleen ekimenez eta une honetan, 150 unibertsitate
hartzen
ditu bere baitan. Bere sorreratik elkarte hau Europako Komisioak
finantzatzen
du Socrates/Erasmus programaren zati bezala eta kimikako lehen
zikloaren
kualifikazioa (Eurobachelor) garatzeko markoa definitu du. Eurobachelor
labelak
kualifikazio eta tituluen nazioarteko errekonozimendua sustatu nahi du.