Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europako zinema-eskolen jaialdia egingo da aste honetan Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Europako zinema-eskolen jaialdia egingo da aste honetan Bilbon

2018/11/26 - Unibertsitatea.net
Bost egunetan ikasleak, Europako zinema-eskola garrantzitsuenetako arduradunak eta zinematografia-industriako hainbat profesional elkartuko dira.

Zinematografiako talentu berriak aintzat hartu nahi dituen zinema-eskolen topaketa egingo da azaroaren 26tik 30era BIlbon: European School Zinema Fest.

Topaketa etorkizuneko zinegileen lanak erakusteko plataforma garrantzitsua da eta bost egunetan ikasleak, Europako zinema-eskola garrantzitsuenetako arduradunak eta zinematografia-industriako hainbat profesional elkartuko dira Bilbon.

Egitarau zabala prestatu dute egunotarako, besteak beste jaialdiko sekzio ezberdinetan hautatutako lanen emanaldiak, hitzaldiak, konferentziak, lan-saioak, maisu-klaseak...

Begira Elkarteak antolatzen du egitasmoa.