Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europako mendietako kobazulo izoztuak

Dokumentuaren akzioak

Europako mendietako kobazulo izoztuak

2015/11/23 - Unibertsitatea.net
Europako mendietan aurkitzen diren kobazulo izoztuen inguruko hitzaldi bat emango du bihar, azaroak 24, Manuel Gómez Lende ikertzaile eta geografoak.
Europako mendietako kobazulo izoztuak

EHUren argazkia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko -Arabako Campusa- Areto Nagusian izango da hitzaldia bihar, azaroak 24, 11:00etan. Bertan, Europako mendietako kobazulo izoztuen inguruan mintzatuko da Manuel Gómez Lende geografo eta ikertzailea.

Jarduera hau UPV/EHUko  Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak antolatu du eta Europako mendietako kobazulo horien esplorazio eta ezagueraren berri ematea du helburu. Gómez Lende doktorea, Valladolideko unibertsitateko ikertzailea da, hiru urte daramatza Europako mendietako leize eta kobazulo ezberdinetako izotz masen dinamika eta portaera aztertzen eta ikerketetan lortutako emaitzen berri emango du hitzaldian.

Sarrera doakoa da plaza kopurua bete arte. Hemen duzue informazio guztia: Hitzaldia.