Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europako Homo sapiensik neandertalena aurkitu dute ikertzaile batzuek

Dokumentuaren akzioak

Europako Homo sapiensik neandertalena aurkitu dute ikertzaile batzuek

2015/06/23 - Unibertsitatea.net
Matrailezur bat izan da horren froga eta genoma neandertalaren proportzio handia omen du.
Europako Homo sapiensik neandertalena aurkitu dute ikertzaile batzuek

Elhuyar Aldizkaritik hartua. Arg. Svante Pääbo/Antropologia Ebolutiboaren Max Planck Institutua

Orain dela 40.000 bat urteko gizaki baten hezurra da Harvardeko Medikuntza Fakultateko eta Antropologia Ebolutiboaren Max Planck Institutuko ikertzaileek aurkitu duten matrailezurra. Errumaniako haitzulo batean aurkitu dute eta Homo sapiens batean inoiz aurkitutako genoma neandertalena du, haren DNAren %6 eta %,4 bitartekoa baita.

Ikertzaileek ondorioztatu dutenaren arabera, haren azken arbaso neandertala 4-6 belaunaldi lehenagokoa besterik ez da, 200 urte aurreragokoa gehienez ere. Matrailezurrak 37.000 eta 42.000 arteko adina du, eta morfologia erreparatuz modernoa den arren, neandertalenekin bat egiten duten ezaugarriak ere baditu.

Egun, Saharatik beherakoak salbu beste giza populazio guztiek gordetzen dute neandertal jatorriko genoma, gutxi gora behera %1 eta 3 artean. Horren adierazgarri da iraganean noizbait hibridatu egin zirela neandertalak eta gure arbasoak, Afrikatik irten eta Eurasia populatzean, hain justu.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Europako Homo sapiensik neandertalena.