Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege arauketari buruz arituko dira UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege arauketari buruz arituko dira UPNA/NUPen

2013/10/04 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko biltzarra urriaren 23tik 25era ospatuko da eta izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da.
Energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege arauketari buruz arituko dira UPNA/NUPen

(Irudia: UPNA/NUP)

UPNA/NUPek Energia berriztagarriak eta aldaketa klimatikoa: esparru juridiko komun baterantz nazioarteko biltzarra antolatu du urriaren 23tik 25era.

Topaketan energia berriztagarrien eta aldaketa klimatikoaren lege-arauketari buruz gogoeta egingo dute adituek. Bertan, komunikazio zientifikoak aurkeztuko dira, besteak beste gai hauen inguruan: energia politika eta esparru juridiko orokorra, energia berriztagarriek ekarritako erronkak, energia berriztagarriak Europan, Amerikan, Afrikan, Asian eta Ozeanian, energia berriztagarrien fiskalitatea eta energia berriztagarrien sustapena krisiaren testuinguruan.

Izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da eta informazio gehiago hemen aurkituko duzu.