Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europako eremu urriko hizkuntzentzako hizkuntza eskubide eta politikei buruzko mintegia
Erabiltzailearen akzioak

Europako eremu urriko hizkuntzentzako hizkuntza eskubide eta politikei buruzko mintegia

2012/10/08 - Unibertsitatea.net
Mintegi honen helburua da eremu urriko hizkuntza bat (euskara, katalana, galesa, frisiera edo besteren bat) erabiltzen duten Europako eremu eleanitzetako hizkuntza eskubideei buruzko informazioa lortzea eta horien inguruan eztabaidatzea.

Bihar, urriak 9 asteartea, UPV/EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian abiatuko da, DREAM (Donostia Research Group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeak antolatutako jardunaldia. Mintegian parte hartuko dute:

  • Xabier Arzoz, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko irakaslea, Konstituzio Auzitegiko letraduna eta hizkuntza eskubideetan aditua.
  • Margaret Bullen, gizarte antropologoa eta UPV/EHUko irakaslea.
  • Jeroen Darquennes, Belgikako Namur Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, eta gizartearen zein banakoen hizkuntza eskubide eta politiketan aditua.
  • Mercè Bernaus doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

Hitzaldien ondoren, mahai-inguru bat egingo da, UPV/EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Xabier Etxaguek koordinatuta.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari