Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Harold Kroto Nobel saria, Javier Tejada eta Eduard Punset etorkizuneko nanoteknologiaren inguruan arituko dira Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Harold Kroto Nobel saria, Javier Tejada eta Eduard Punset etorkizuneko nanoteknologiaren inguruan arituko dira Iruñean

2011/03/02 - Unibertsitatea.net
Jardunaldia martxoaren 10ean ospatuko da Baluarten. Hizketaldiaren parte bat Eduard Punsetek gidaritzen duen Redes TVEko saiorako jasoko dute.

FideNA-k (Nafarroako Nanoteknologiaren Ikerketarako eta Garapenerako Fundazioa) "Nanotecnología Horizonte 2030" jardunaldia antolatu du datorren martxoaren 10ean.

Hizlari adituak gonbidatu dituzte bertara: Harold Kroto Kimikako Nobel Saria, Javier Tejada Ikerketarako Sari Nazionala eta Eduard Punset dibulgatzaile zientifikoa. Jardunaldian 2030ean mundua nolakoa izango den eta nanoteknologiak etorkizun hartan izango duen egitekoa irudikatzen saiatuko dira.

Jardunaldia Baluarten egingo da arratsaldeko 19.00etatik aurrera eta sarrera doakoa den arren gonbidapena aldez aurretik eskuratu behar da Baluarteko txarteldegian.