Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Etorkizuneko eraikin posible bat

Dokumentuaren akzioak

Etorkizuneko eraikin posible bat

2015/10/07 - Unibertsitatea.net
Kontsumituko lukeen elektrizitate guztia sortzeko gai den eraikin baten proiektu bat burutzen ari dira Rotterdamen.
Etorkizuneko eraikin posible bat

Zientzia Kaieraren webgunetik hartuta

Rotterdamgo enpresa talde bat izan da eraikin futurista bat egiteko ideia izan duena. Talde honek, kontsumituko duen elektrizitate guztia haizea baliatuz sortuko duen eraikin baten proiektua egin dute, ez ordea energia eolikoak egin ohi duen moduan, haizea zuzenean elektrizitate bilakatuko lukeen teknologia berritzaile bat erabiliko luke eraikinak eta.

The Duch Windwheel izango litzateke eraikinaren izena, "haize-gurpil herbeheretarra" hain zuzen, eta egun lehen fasean dagoen proiektua besterik ez izan arren Hala ere, ikerketa eta garapen prozesuek emaitzak eman dituzte, ondorioz, 2025erako proiektua zabalik egotea nahiko lukete.

Zirriborro horren arabera, eraikina altzairu eta beirazkoa izango litzateke eta 174 metroko altuera izango luke, gainera, Rotterdameko uretan ainguratuta egongo litzateke. Zirkulu formako diseinu bat egin dute oraingoz, hiru dimentsiodun zirkuluz osatuta egongo litzateke eraikina eta bi eraztun izango lituzke, eraztun erraldoiak. Noria antzeko kabinez osatutako eraikin zirkular bat litzateke, hain justu.

Harrigarriena, ordea, eraikinak bere erraietan izango lukeen teknologia litzateke. Aipatutako eraztun erraldoiek egunerokoan beharko luketen energia sortuko lukete, zirkulua zeharkatzen duen zuloak gehiago zehaztuz, bertatik sartutako haizea elektrizitate bilakatuz. Proiektu hau gauzatuz gero, helize edota turbinarik gabe bilakatuko litzateke haizea elektrizitate.

Hemen duzue jatorrizko artikulu osoa irakurgai: Haize bidezko energia, turbinaren galbahetik igaro gabe.