Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Etnologia izango du oinarri Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekak

Dokumentuaren akzioak

Etnologia izango du oinarri Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekak

2018/10/29 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak. Proiektu irabazleak 10.000 euro jasoko ditu aurkeztutako lana 2019an gauzatzeko.
Etnologia izango du oinarri Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekak

(Irudia: creative Commons CC0. Iturria: Pixabay)

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak "Etnologia" oinarri duten ikerketa proiektuei bideratutako beka deialdia egin du.

Proiektu irabazleak 10.000 euroko saria eskuratuko du eta 2019an gauzatu beharko du aurkeztutako lana. Proposamenak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira eta ebazpena urtea amaitu aurretik emango du epaimahaiak.

Bereziki ikertzaile gazteak erakarri nahi dituzte aurtengo ediziora eta parte hartzeko interesa izanez gero Ikerketa Bekarako prestatu duten gunean aurkituko dituzu oinarriak eta gainera informazioa: Jose Migel de Barandiaran Ikerketa Beka 2019.