Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateko EKITEN Enpresa Ideia Berrien I. Lehiaketako saridunak

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateko EKITEN Enpresa Ideia Berrien I. Lehiaketako saridunak

2007/05/03 - Unibertsitatea.net
Lander Dominguez eta Nerea Rozas-ek, 1.000 € eta beraien proiektua gauzatzeko urte beteko beka irabazi dute.

Lander Dominguez eta Nerea Rozas dira Mondragon Unibertsitateak bere ikasleen artean aurten lehenengoz abian jarri duen EKITEN lehiaketako sarituak.

MUk antolatutako ekimen honek hiru helburu nagusi ditu:

    • Ikasleen sena eta abilezia atera araztea.
    • Autoenplegua sustatzea.
    • Diziplinarteko lantaldeak sustatzea.

Lander eta Nerea, Goi Eskola Politeknikoko Informatika Ingeniaritzako ikasleak dira eta beraien proiektua aurkeztu zuten lehiaketara. Proiektuak prozesuen gainean lan egiten duen enpresa baten informazioa antolatzen du. Hau da, prozesu horiei buruzko informazioa gorde ahal izateko azpiegitura sortuko luke.

Irabazleek 1.000 €ko ordainsaria eta beraien proiektua aurrera ateratzeko urte beteko beka irabazi dute.