Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasleen ikas baldintzak aztertzeko ekimena abiatu dute UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak

Dokumentuaren akzioak

Ikasleen ikas baldintzak aztertzeko ekimena abiatu dute UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak

2013/04/15 - Unibertsitatea.net
"Eta zure klasean, zer?" dinamikaren helburu nagusia da ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea eta horretarako galdetegi bat prestatu da.

 

UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko Ikasle Abertzaleak "Eta zure klasean, zer?" dinamika jarri dute abian.

Ekimenaren helburu nagusia da ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea eta horretarako galdetegi bat prestatu dute. Galdetegiaren emaitzekin galdera biri eman nahi zaie erantzuna:

  • "Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu?"
  • "Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?"

 

Galdetegia UPV/EHUn zein UPNA/NUPen ikasten duten ikasleei, bertan jarduten duten ikasle asanbladei, sindikatuei eta bestelako eragileei dago zuzenduta eta bertan nola parte hartu azaltzeko bideoa prestatu dute. Hemen duzu ikusgai: