Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Eraikuntzako Ingeniaritza" titulua baliogabetu du Auzitegi Gorenak

Dokumentuaren akzioak

"Eraikuntzako Ingeniaritza" titulua baliogabetu du Auzitegi Gorenak

2011/04/07 - Unibertsitatea.net
Aldaketarik balego ez omen luke eraginik izango ikasketa planetan ezta konpetentzia profesionaletan.

Aurreko ikasturtean Boloniako planera egokitu behar izan dira unibertsitateetako ikasketak. Esaterako hainbat unibertsitatetan "Arkitektura teknikoa" 3 urteko karrera "Eraikuntzako Ingeniaritza" 4 urteko graduan bilakatu da, eta horrela onartu zuen Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak.

Orain Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du titulua "Eraikuntzako Ingeniaritza" izenburuak nahasmena sortzen omen duelako. Hau da, izenburuan ez omen delako argi geratzen zein izango den ikasle horien ondorengo lanbidea.

Ikasleak kezkatuta agertu dira eta unibertsitateek egoera lehenbailehen konpontzeko eskatu dute. Hala ere, aldaketarik balego ez omen luke eraginik izango ikasketa planetan ezta konpetentzia profesionaletan.