Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Estresa eta depresioa ekiditeko aisialdi kulturala
Erabiltzailearen akzioak

Estresa eta depresioa ekiditeko aisialdi kulturala

2011/05/24 - Unibertsitatea.net

Norvegiako ikerlari talde batek egin berri duten azterketaren emaitzak argitaratu dituzte Journal of Epidemiology and Community Health aldizkarian.

Dirudienez ekintza kulturaletan parte hartzeak jendea hobeto sentiaraztea dakar eta antsietatea eta depresioa ekiditeko sistema oso eraginkorra omen da.

Ikerketan 20 eta 80 urte bitarteko 51.000 norvegiarrek parte hartu zuten eta ekintza kulturalen ostean nola sentitzen ziren galdetu zitzaienean, emakumeen %73ak eta gizonezkoen %77ak osasuntsu sentitzen zirela erantzun zuten. Gainera %90ak antsietate eta depresio maila baxua edo oso baxua zutela adierazi zuten.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari