Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Espainiako Hezkuntza ministro berriak aldaketa sakonak iragarri ditu.
Erabiltzailearen akzioak

Espainiako Hezkuntza ministro berriak aldaketa sakonak iragarri ditu.

2012/02/01 - Unibertsitatea.net
Batxilergoak eta Lanbide Heziketak hiru urteko iraupena izango dute. Horrez gain, Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaia, gizalegezkotasuna eta Konstituzioa irakasgaiek ordezkatuko dute.

Iragarritako aldaketen artean, unibertsitate sistema aldatzeko batzorde baten sorrera ere aipatu da. Batzorde honen helburua, adierazi dutenez, optimizazioa izango da, eta horregatik sortutako campusen beharra aztertuko dute, besteak beste.

Horrez gain, unibertsitate aurreko urteen antolaketaren aldaketa ere iragarri du Ministroak, esan bezala. Derrigorrezko hezkuntzak 16 urtera arte izaten jarraituko badu ere, DBH hamabost urtera arte egingo dute ikasleek, eta ondoren, Batxilergoa gutxienez urtebetez. Derrigorrezko aldia amaitu ondoren, beste urte biz Batxilergoa egiten jarraitu edo Lanbide Heziketan hautatu beharko dute.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari