Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Istripu nuklearretan esnean dagoen estrontzioa neurtzeko balio duen metodoa errutinazko azterketetara egokitua

Dokumentuaren akzioak

Istripu nuklearretan esnean dagoen estrontzioa neurtzeko balio duen metodoa errutinazko azterketetara egokitua

2017/09/11 - unibertsitatea.net
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak larrialdi edo istripu nuklearretarako proposatutako metodo baten bideragarritasuna probatu du UPV/EHUko Segurtasun nuklear eta erradiologikoko ikerketa-taldeak errutinazko zaintza erradiologikoan integratzeko

Estrontzioa (Sr), istripu nuklearretan gehienbat atmosferara isurtzen den elementua da. Estrontzioaren portaera kimikoa kaltzioaren portaeraren antzekoa da, eta lurzoruan, landareetan edo animalietan (batez ere, hezurretan) pilatu daiteke. Elementu horrek bi isotopo erradioaktibo nagusi ditu (90Sr eta 89Sr) eta bizitza eraginkor erlatiboki luzea dute gizakiarentzat. Estrontzioak, hezurretan finkatzen denez, erradiazio-dosi bat ematen jarraitzen du urte askoan.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (EANA) metodo bat proposatu du larrialdi edo istripu nuklearretan, besteak beste, esnean dagoen estrontzio erradioaktiboa laster detektatzeko. Metodo mota hori, dena dela, ezin da erabili errutinazko ingurumen-neurketetan; kasu horietan detekzio-mugak larrialdi nuklearretakoak baino askoz ere txikiagoak direlako. Hala ere, UPV/EHUko Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saileko Segurtasun nuklear eta erradiologikoko ikerketa-taldeak behar diren baldintzak eta parametroak lortu ditu EANAk proposatutako metodo lasterra errutinazko ingurumen-azterketetako zainketa-plan erradiologikoetan erabiltzeko modukoa izan dadin.

Iturria: UPV/EHU

Etiketak: UPV-EHU UPV/EHU