Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eskuratu UEUren liburuak erdi prezioan
Erabiltzailearen akzioak

Eskuratu UEUren liburuak erdi prezioan

2016/04/21 - Unibertsitatea.net
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, UEUk bere argitalpenak erdi prezioan erosteko aukera eskainiko du ostiraletik astelehenera bitartean.

Datorren apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Aitzakia horrekin, Udako Euskal Unibertsitateak bere argitalpen katalogoa erdi prezioan eskainiko du bihartik astelehenera bitartean.

Sar zaitez UEUren katalogoan eta bila ezazu bertan, 1978. urtean liburuak argitaratzen hasi zenetik hona kaleratu duen zure intereseko argitalpena; askotariko lanak aurkituko dituzu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, aldizkariak, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak, ...

Beraz, libururen bat erostekotan bazabiltza, %50eko deskontuarekin lor dezakezu UEUren webguneko dendan lau egunez; apirilaren 22tik 25era.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari