Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eskoziako erreferendumaren ondorioak aztergai

Dokumentuaren akzioak

Eskoziako erreferendumaren ondorioak aztergai

2014/01/20 - Unibertsitatea.net
EHUgunek antolatu duen topaketa urtarrilaren 22an ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon.

EHUgunek Eskoziako erreferendumaren ondorioak eta bere dimentsio europarra mahai gainean jarriko dituen jardunaldia antolatu du asteazkenean (urtarrilak 22), Bilbon.

"The Scottish referendum and the european dimension" topaketetan hizlari nagusi bi arituko dira:

  • Graham Avery-k "The EU and independentism: How is Scotland's independence viewed by EU members? What implications for London?" hitzaldia eskainiko du. Avery, Europako Batzordeko ohorezko zuzendari nagusia da eta Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College-eko irakaslea.
  • John Edward-ek "Scenarios for Scotland's referendum: If 'yes', what timetable for independence? If 'no', what prospects for more devolution of powers?" hitzaldia eskainiko du. Edward, Europako Legebiltzarraren ordezkari ohia da eta Eskozian eta Scottish Council of Independent Schools zentroko zuzendaria da.

 

Topaketa, asteazkenean arratsaldeko 16.00etan ospatuko da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 16.00etan.

(Iturria: UPV/EHU)