Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eskaintza bi literaturan murgiltzeko: Literatura Eskola 2012/2013 eta Irakurle Eskola Feminista

Dokumentuaren akzioak

Eskaintza bi literaturan murgiltzeko: Literatura Eskola 2012/2013 eta Irakurle Eskola Feminista

2012/10/04 - Unibertsitatea.net
Literatura Eskolan aurtengo ikastarorako Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" gogora ekartzeko asmo dute, besteak beste. Irakurle eskola feministak, aldiz, pentsamendu feminista aztertzeko asmoarekin saioak antolatu ditu.

Egitaraua aurkezteko kartelak argi erakusten du Txillardegi present izango dutela Literatura Eskolan. Baina eskaintza ez da horretan bakarrik geratuko, Euskal Herrian zehar egingo dituzten hitzaldietan ikus dezakegunez:

  • Urriaren 27an Joseba Sarrionandiaren itzulpenak. Aiora Jaka. Hendaia
  • Azaroaren 17an. Txillardegi. Markos Zapian. Donostia
  • Abenduaren 15ean. Euskal itzultzaile aitzindariak. Orereta
  • Urtarrilaren 19an Gure literatura erdaretan. Elizabete Manterola. Zarautz
  • Otsailaren 16an. Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan Amaia Alvarez Uria. Gasteiz.
  • Martxoaren 16an. Sorterritik urrun. Migrazioa euskal literaturan. Gotzon Barandiaran. Durango.
  • Apirilaren 20an. Amaia Ezpeldoi. Iratxe Retolaza. Iruñea.
  • Maiatzaren 25ean. John Cheever. Harkaitz Cano. Bilbo.

 

Ordutegiaz, matrikulazioaz, etab. gehiago jakin nahi baduzu... Literatura Eskola 2012/2013.

Irakurle Eskola Feministari dagokionez, ikastaroa Donostiako Kaxilda liburu-dendan emango da Iratxe Retolaza idazlearen eskutik. Eskolak ikasturte osoko iraupena izango du urriaren 30tik hasita, arrastiko 19:00etan. Izena emateko epea irekita dago honezkero. Informazio gehiago HEMEN.