Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erresonantzia optikoetan oinarritutako biosentsoreak diseinatu ditu NUPeko ingeniari batek
Erabiltzailearen akzioak

Erresonantzia optikoetan oinarritutako biosentsoreak diseinatu ditu NUPeko ingeniari batek

2015/04/15 - Unibertsitatea.net
Medikuntzan aplikatzeko diseinatu ditu Abián Bentor Socorro Nafarroako Unibertsitate Publikoko ingeniariak erresonantzia optikoetan oinarritzen diren biosentsoreak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko telekomunikazio ingeniaria da Abián, bertan diseinatu ditu medikuntzan aplikatzeko erresonantzia optikoetan oinarritutako biosentsoreak. Besteak beste, gaixotasun zeliakoak detektatzeko erabilgarriak liratekeenak. Gaur egungo teknologietan erabiltzen diren materialak baino askoz merkeagoak eta eraginkorragoak erabiltzen dira eta erresoluzio eta sentikortasun handiagoa lortzen da gainera. Beraz, material hauen erabilera alternatiba egokia litzateke.

Molekula biologikoez baliatzen den gailu bat da biosentsorea eta beste substantzia biologiko edota kimikoak antzemateko erabiltzen dira. Organismoak sortzen ditu antigenoen -gorputzarenak ez diren gaiak- aurka borrokatzeko. Gainera, biosentsoreak erreakzio biologikoak informazio ulergarri bilakatzen dituen substratu bat dauka eta.

Tesiaren izenburua Gailu optiko biosentsoreen azterketa eta diseinua, mintz finekin jalkiak eta erresonantzien uhin-luzera atzematean oinarrituak da eta Bikain cum laude kalifikazioa lortu du.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Tesian erresonantzia optikoetan oinarritutako biosentsoreak diseinatu ditu, medikuntzan aplikatzeko.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari