Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Errealitate handiagotua osasun produktuetan

Dokumentuaren akzioak

Errealitate handiagotua osasun produktuetan

2015/12/02 - Unibertsitatea.net
Aparailu mugikorren bidez, osasun arloko profesionalek osaera eta erabilera ezagutuko dituzte, horrek gaixoaren segurtasuna areagotukotuz.
Errealitate handiagotua osasun produktuetan

NUPeko argazkia

Nafarroako Unbertsitate Publikoko ikertzaileek, Nafarroako Ospitalgunearekin eta  Industrial Augmented Reality enpresarekin batera, gailu mugikorren bidez -telefonoak eta tabletak- errealitate handiagotua osasun produktuetan erabiltzeko prototipo bat ari dira diseinatzen. Modu horetan, erabiltzaileak osasun produktuen osaerari eta erabilerari buruzko datu guztiak izango dituzte eskura, eta gaixoen segurtasuna areagotuko da.

Errealitate handiagotuak benetako irudiak eta gailu teknologiko batek eman ditzakeen irudi birtualak nahasten ditu errealitate mixto bat sortuaz denbora tarte erreal batean. Errealitate birtualak ez bezala, ez du mundu erreala ordezkatzen, informazioa gehitzen du, besterik ez.

Osasun esparruari dagokionez, duela gutxi hasi dira errealitate handiagotua ezartzen, osasun produktuetan ezarritako hau da lehenbizikoa, beraz. Hemen aurkituko duzue albistea osorik: Errealitate handiagotua osasun produktuetan.