Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erdi Aroari buruzko 1. euskal azoka tematikoa
Erabiltzailearen akzioak

Erdi Aroari buruzko 1. euskal azoka tematikoa

2008/10/07 - Unibertsitatea.net
"Sinbolikoki eta historikoki zaindua, didaktikoa, euskalduna; erosteaz eta gozatzeaz gain, gure Erdi aroa ezagutzeko, azoka eguna aitzaki ederra izan daitekeelakoan gaude".
Berangoko Udalak eta Basquepower-ek urriaren 11a eta 12an Euskal Herriko 1. Erdiaroari buruzko Euskal Azoka Tematiko

a antolatu dute.

Antolatzaileen esanetan: "Ez da gauza berria Euskal Herrian Erdiarori buruzko azoka bat izatea, aspaldian estatu mailan zenbait entepresek horretan dihardute eta. Baina orain arte hauetako entrepresa batzuen ikuspegi historikoa ez da batere zaindua izan. Hara hortik gure kezka. Berdin da azoka Gernikan, Gasteizen edo Fuenlabradan egitea; anbientazio historikoa, erreferentzia sinbolikoak, partaidetza, ekitaldiak... denak molde berarekin eginak daude, hurrenez hurreneko herriko historia kontutan izan gabe, eta horregatik sarritan gure historiarekin, euskaldunonarekin, loturarik gabekoak izan dira"

Goizeko 11.00etatik 20.00ak bitartean hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Gonbita egina dago.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari