Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko Erasmus ikasle alemaniarra bizikletan itzuliko da etxera

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko Erasmus ikasle alemaniarra bizikletan itzuliko da etxera

2010/06/16 - Unibertsitatea.net

Moritz Bühner 25 urteko alemaniarrak ikasturtea eman du Erasmus ikasle bezala UPNA/NUPen.

Vienako Boku Unibertsitateko ikaslea da eta Ingurugiroaren Ekonomia eta Baliabide Naturalen Kudeaketa ikasketak burutzen ari da bertan. Iaz Nafarroara etortzeko erabakia hartu zuen eta Hanburgotik Iruñearako ibilbidea bizikletan egitea pentsatu zuen. 3.000 kilometroak egiten eman zuen uda, hilabete eta 3 aste hain zuzen.

Amaitu du ikasturtea UPNA/NUPen eta Hanburgora itzuliko da berriz ere bizikletan. Oraingoan 6 astetan egitea da bere asmoa.

Bidaiako bizipenak blog honetan kontatuko ditu.