Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aurre-matrikula sasoia da unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Aurre-matrikula sasoia da unibertsitatean

2013/02/06 - Unibertsitatea.net
Behin zer ikasi definituta duzunean aurre-matrikula egin beharko duzu unibertsitatean. Unibertsitate batzuek dagoeneko aurre-matrikula epea irekita dutela jakizu, beste batzuek berriz asteon zabaldu dute...

Unibertsitateak aurre-matrikula sasoian murgilduta daude eta oraintxe da momentu egokia unibertsitate bakoitzak eskaintzen duen ikasketen gaineko informazioa eskuratzeko.

Titulazioen gaineko informazioa eskuratzeko hamaika bide dituzu baina gogoratu:

  • Unibertsitate eta ikastegietako saioak: Oraintxe da unibertsitatean matrikulatzeko sasoia eta horregatik hainbat dira unibertsitateek eta ikastegiek beraien ikasketen eskaintza ikasleei urreratzeko antolatu dituzten saioak: hitzaldiak, ate irekiak, orientazio azokak... Guk batzuk jaso ditugu atarian, hala ere, hauek adibide batzuk baino ez dira. Jakizu unibertsitate guztiek antolatzen dituztela era honetako saioak, beraz adi egon!. Hona hemen guk atarian jaso ditugunak:

 

Aurre-matrikula garaia da:

Behin zer ikasi definituta duzunean unibertsitatean aurre-matrikula eskaera egin beharko duzu. Unibertsitate batzuek dagoeneko aurre-matrikula epea irekita dutela jakizu, beste batzuek berriz asteon zabaldu dute...

Ondoren, aurre-matrikula data orokorrak  kontsultatu ditzakezu eta honez gain, unibertsitate bakoitzeko estekan klikatuz gero hauek eskaintzen dituzten ikasketen berri izango duzu:

  • UPNA/NUP:
      • Aurre-matrikula datak: otsailaren 5etik 8ra.
  • UPV/EHU:
      • Aurre-matrikula datak: otsailetik uztailera bitartean.

 

Jakizu aurre-matrikula datak orokorrak direla eta kasuan kasuko aldatu daitezkeela (25 urtetik gorakoen kasuan, dagoeneko unibertsitate ikaslea denean...). Gainera ez ahaztu ikasketa jakin batzuk egin ahal izateko beharrezkoa dela froga espezifiko batzuk egitea eta gainditzea, eta hauek bestelako data batzuk dituztela.