Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Enpresa Sortu" lehiaketa: teknologiarekin lotutako ideia bila

Dokumentuaren akzioak

"Enpresa Sortu" lehiaketa: teknologiarekin lotutako ideia bila

2016/06/21 - Unibertsitatea.net
Enpresa teknologiko bat sortzeko laguntza eskaintzeko asmoz jarri du abian Mondragon Unibertsitateak "Enpresa Sortu" lehiaketa.

Mondragon Unibertsitateak "Enpresa Sortu" lehiaketaren bidez, teknologiarekin zerikusia duten enpresak abiatzeko laguntza eskainiko du; hain zuzen, Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta ikasle ohiei enpresa teknologiko eta berritzaileak sortzeko laguntza ematea du xede. Dena den, aditzera eman dutenez, langileek aurkeztutako proiektuak ere kontutan hartuko omen dituzte.

Irailaren 1era arteko epea dago "Enpresa Sortu" lehiaketara proiektuak aurkezteko. Hona eman beharreko urratsak:

  • Eskaera formularioa bete behar du eskatzaileak edo eskatzaile taldeak.
  • Eskaera formularioan jasotzea gomendatzen den edukia:
    • Jatorria / Proiektuaren historia.
    • Eskaintzen den produktu/zerbitzua.
    • Merkatua: Eskaintza - Eskaria eta bere bilakaera, merkatuko zein segmenturi dago zuzendua jarduera berria…
    • Ekintzaile taldea: Ekintzaileen CVak.
    • Enpresa proiektuaren garapenaren plangintza (faseak, bete beharreko mugarriak, epeak…).
    • Aurrekontua, kontzeptuak bereiziz.
    • Gutxi gorabeherako aurreikuspena enpresa berria sortzeko: inbertsioa eta 3 urterako enplegua.

Irabazleek enpresa proiektua garatzeko 10 hilabetetan 3 beka jasotzeko aukera izango dute (600€ pertsona/hilabeteko). Era berean, proiektu bakoitzeko gastuak finantzatzeko aukera ere jasoko dute, baita laguntza ere, garapen teknologikoa amaitzean. Halaber, proiektua garatzeko tutoretza, finantzaketa aurkitzeko laguntza edota proiektua garatzen den bitartean BIC Gipuzkoa Saiolan-en kokatzeko aukera ere eskainiko dituzte.

Informazio gehiagorako edo lehiaketan parte hartzeko, honako helbidera idatzi: info@saiolan.com.