Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Energia on” Aldiri aldizkariaren 10.zenbakia kalean

Dokumentuaren akzioak

"Energia on” Aldiri aldizkariaren 10.zenbakia kalean

2012/06/27 - unibertsitatea.net
“Energia on” da Aldiri arkitektura eta abar aldizkariaren 10.zenbakiaren izena.

Aldiri arkitektura eta abar aldizkariaren 10.zenbakia kaleratu berri da. Hiruhilabetekari monografikoa da, arkitekturaz gain beste hainbat diziplina ukitzen dituena. Arlo bitxia inprimakien mundurako, horregatik aipamen berezia egin behar zaiola pentsatu dugu. 10. zenbaki honen izena “Energia on” da. Gaur egun ematen den energi kontsumoa hartzen du oinarri.

Euskal Herrian, energia-dependentzia itzela dugu. EAEn, ez da kontsumitzen den energiaren %7 baino ekoizten. Beste guztia kanpotik inportatu behar izaten da. Malta, Luxenburgo eta antzeko beste herrialde batzuen estaldura-tasa antzekoa du.

Energia lortzeko erraztasuna lotua dago herrialde baten bizitzeko moduarekin eta ekonomiarekin. Hau da, zenbat eta energia gehiago kontsumitu eta energia hori lortzeko erraztasun handiagoa izan, orduan eta atzerapen teknologiko handiagoa izango du herrialde horrek. Ez dute esfortzu teknologiko berezirik egiten euren produktuak kaleratzeko.

Energia-defizita orekatzeko tresna egokienak energia berriztagarriak dira. Garbiak omen dira, ez dute hondakinik isurtzen, baina berauek egokitzeko, askotan azpiegitura ugari behar izaten dira, natura-interes maila handia duten lekuetan. Eraikinekin gauza bera gertatzen da, baina zer egin? Eraikinen “Zero Energia” izaera lortzeko bidea luzea izango da. Eta ez bakarrik eraikin berrietan. Batez ere gaur egungo eraikinen energia aurreztea izango da erronka handiena. Beraz, gaur egungo eraikinen energia-kontsumoa egokitzea, arkitektoon agendan sartu beharreko gaia izan beharko litzateke.