Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Energia Eolikoaren gaia aztertuko dute asteon Eibarren
Erabiltzailearen akzioak

Energia Eolikoaren gaia aztertuko dute asteon Eibarren

2014/10/07 - Unibertsitatea.net
"Energia Eolikoari buruzko 2014ko Jardunaldiak" urriaren 8 eta 9an ospatuko dira. Energia berriztagarrien gaia landuko dute bertan eta bost dira jardunaldietarako antolatu dituzten hitzaldiak.

Energia Eolikoari buruzko 2014ko Jardunaldiak antolatuko dira urriaren 8an eta 9an Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU).

Bertan, energia berriztagarrien sektorearen egungo egoera aztertuko da eta bereziki energia eolikoarena.

Hauxe da jardunaldiko egitaraua:

Urriak 8, asteazkena:

  • 16.00. "La importancia de las Energías Renovables y la situación actual de la tecnología mini-eólica". Juan Ángel Balbás (Debegesako zuzendari nagusia, BIC Berrilaneko eta CIC Tourguneko kontseilaria eta Teknikerreko patronatuko kidea).
  • 16.40. "Desde el diseño aerodinámico a la impresora 3D". Pablo Fernández (Elektrizitateko ingeniaria) eta Alain Ulazia (Eibarko ingeniaritza eskolako irakaslea, UPV/EHU).
  • 17.20. "El viento: un fenómeno importante", Pello Zabala (meteorologoa).


Urriak 9, osteguna:

  • 16.00. "Estimación del potencial eólico en la Península Ibérica por medio del re-análisis IPRA", Gabriel Ibarra (UPV/EHUko irakaslea).
  • 17.00. "El control de aerogeneradores de pitch variable". Ekaitz Zulueta (UPV/EHUko irakaslea).

 

Jardunaldietarako sarrera librea da (bete arte).

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari